ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK
Muntaketa lanak, zamalanak… egiteko pertsonak kontratatzetik gizarte- eta kultura-zerbitzuen kudeaketa integralera, hala nola antzerki baten, ludoteka baten edo gazte-informazio bulego baten laguntza teknikoa. Geure zerbitzuak oinarrizkoak dira kalitatezko eskaintza garatzeko eta kudeatzeko.
Erakunde Publikoek, lurralde maila desberdinetan (estatu-mailan, erkidegoetan, probintzietan, udaletan), gero eta kultura ekintza gehiago garatzen eta bideratzen dituzte. Euren baliabideak murriztuak dira eta laguntza espezializatua behar dute sustatzen dituzten ekimen guztiak garatzeko.
Geure lana euren gizarte- eta kultura-egitarauak eta zerbitzuak garatzeko laguntza eskaintzea da. Aisilanen eskaintzen ditugun konponbideak izaera integrala dute, zerbitzuak eskaini ditzakegulako balio katearen edozein mailan, baita erantzukizun gradu desberdinak onartzea ere (zerbitzuak elkar-zuzentzetik langile espezializatuak eta laguntzaileak eskaintzera arte).
Beharrak modu espezifikoan aztertzen ditugu kasu bakoitzean konponbiderik onena emateko, zerbitzuaren ikuspuntutik zein kudeaketa eredu egokiarenetik. Guztia interlokuzio bakarrarekin.


Ondorengoetan eskaintzen ditugu zerbitzuak:
Udalak: Kultura, Gazteria, Berdintasun, Gizarte… Sailak...
Kultu-etxeak
Hiri-etxeak
Antzerki publikoak
Informazio bulegoak: gazteria, turismoa...
Mankomunitateak
Aldundiak