Skip links

Galdetu, galdetu… hemen ditugu erantzunak

Hauek dira gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun galderetako batzuk.

Benetako kontsultak dira, eta 20 urte baino gehiagoz lan egin dugun erakundeek, enpresek eta pertsonek egin dizkigute. Gure lana galdera horiei erantzun ematea eta behar bakoitzerako neurrira egindako irtenbideak sortzea da.

Zure osagarri izan gaitezke programazio kultural bat garatzeko edo ekitaldi baten antolaketa kudeatzeko. Gai zehatz batetik kudeaketa osoago batera, kasu eta behar bakoitzaren arabera.

Zure publikoak identifikatzen, segmentatzen eta zure komunitatea sortzeko mezuak eta bitartekoak lantzen laguntzen dizugu. Proiektu edo jarduera batekin ere lagun zaitzakegu, laguntza behar duzun fasea edozein dela ere.

Zure ekitaldia, programa edo jarduera zure helburuen arabera garatzeko behar duzun guztiaz arduratzen gara. Zerbait puntuala edo zerbitzu integrala behar duzun besterik ez diguzu esan behar.

Talde profesional anitza dugu, zure jarduera edo ekitaldia aurrera eramaten lagun diezazukeena. Esaiguzu zertan datzan eta irtenbide bat proposatuko dizugu.

Publikoekin konektatzea eta komunitateak sortzea erronka garrantzitsuenetako bat da gaur egungo munduan. Zure publikoak identifikatzen, segmentatzen eta zure komunitatea sortzeko mezuak eta bitartekoak sortzen lagun diezazukegu.

Ideia berriak sortzen eta proiektu berriak lantzen laguntzen dizugu, betiere zure helburuen arabera. Adierazleak ezartzera ere bai, proiektuek funtzionatzen duten ala ez jakiteko.

Beste modu batzuetan pentsatzen, egiten duzuna berrantolatzen edo alternatiba berriak sortzen lagun diezazukegu. Zure ondoan jartzen gara eta elkarrekin lan egiten dugu. Zuk inork baino gehiago dakizu egiten duzunari buruz, guk nahi duzun hori gertatzen laguntzen dizugu.

Hemen egin dezakegu. Osotasunean edo zatika. Gure lanbidea da, eta 20 urte baino gehiago daramatzagu horretan. Aisilanen taldeaz fida zaitezke.

Publikoa pertsonak gara. Tresnarik eraginkorrenak bilatzen eta horiek martxan jartzen lagunduko dizugu, zure komunikazioa interesatzen zaizunarengana irits dadin.

Norengana jotzen duzun, erabiltzen dituzun mezuak eta komunikatzeko erabiltzen dituzun bitartekoak eta euskarriak birpentsatzen laguntzen dizugu. Horrek guztiak zure komunitatearekin gehiago eta hobeto konektatzen lagunduko dizu.

Deitu eta hitz egin gurekin. Hitz ematen dizugu entzungo dizugula ulertzeko, eta, ondoren, eta beharrezkoa denean bakarrik, proposamen bat egingo dizugu. Akordio batera iristen bagara, primeran, eta bestela, behintzat, elkarrizketa horren aurretik baino hobeto ezagutzen dugu elkar.

Horren erraza, horren naturala.

view
drag