Ekoizpen teknikoa
Kultura eskaintza gero eta zabalagoa da. Ekintza kultural ugari daude ekimen pribatutik edo Erakunde Publikoetatik datozenak. Gure lana ditugun bezeroak laguntzen oinarritzen da, prozesu osoan ekintza programatzen denetik gauzatzen eta ebaluatzen den arte, haiek euren denbora eta ahaleginak bere ekintza-eremuan erabili ditzaten, geure eskuetan uzten dituztelarik beharrezko jarduerak garatzeko lanak, denborari, formari eta kostuei dagokienez ezarritakoarekin bat egin daitezen.
Berebiziko balioa gehitzen dugu, bereziki ekintzak eremu publikoetan garatzen direnean, arreta berezia jartzen diegu legaltasunarekin lotura duten aspektuei, segurtasun, larrialdi eta lan-osasun arloekin (edukierak, larrialdi-irteerak, ebakuazio bideak, korronte-harguneak, zamak altxatzea.


Besteak beste, ildo honetan lan hauek ditugu:
Kale-ekitaldien ekoizpena: jaiak, kontzertuak, ekitaldi publikoak...
Kultura egitarauren garapena eta ekoizpena
Kongresuen, azoken eta erakusketen ekoizpena
Jardunaldiak eta mintegiak
Zerbitzu teknikoak ospakizun-aretoetan
Zerbitzuak batzorde eta bilera geletan
Ekitaldietarako espazioak muntatzea eta diseinatzea